Pages

2008/02/21

Irrintzilariak

Aratuste domekan, irrintziak balkoitik balkoira Berbalagun taldearen eskutik. Horrela agertu da Kultur Etxeak atera duen otsaileko egitarauan. Egunak eskatzen zuen moduan hor izan ginen marro jantzita

Eskuratu ditugun argazki batzuk:

Batzuk falta izan ziren, ea hurrengoan izena emandako guztiok agertzen garen!

Zein dotore dagoen, ezta? Irrintzilari ona duzue hau.
Bi hauek ere ez dira atzean geratzekoak gero!

Hau zer, marro jantzi bai baina eraztun eta guzti etorri zitzaigun. Irrintzilari ona hau ere.

Honek bai mantilla dotorea! Ea, Natik esaten zuen moduan "atzea estutu eta bota irrintzia"

Zapi dotorea honena gero! Nor ote da?
Hamaiketakoaren truke, datorren urtean ere gu prest gaude aurtongoa hobetzeko.

Seikote dotorea, ezta?
Ai..ai....ai..ai.ai.....ai.....ijijijiji!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! GORA ZUOK!

No hay comentarios: