Pages

2009/03/09

"Ezetz jakin" lehiaketa

Hirugarren urtea da lehiaketa arrakastatsu hau egiten ari garena. Herritarrek hilero hilero pozik parte hartzen dute, eta hile batekoa amaitu eta hurrengoan zein galdera egingo jakiteko desiratzen izaten dira. Gure laguntzaileak ere fin baino finago aritzen dira, batzuk sariak ematen edo galderak prestatzen, beste batzuk orriak banatzen edo iradokizunak egiten; denok gara partaide ekintza deigarri honetan.
Jakin dugunez, Bermeoko eta Lekeitioko BERBALAGUNek plagiatu egin dute gure ideia eta martxan ipini dute antzeko txapelketa-lehiaketa. Dena izan dadila euskararen alde!
Hurrengo argazkietan agertzen dira urtarrila eta otsaileko irabazleak:

Otsailean 68 lagunek hartu zuten parte. Horietan irabazle Jon Olaizola izan zen eta goiko argazkian Omago Txikiko Felipe Omagogeaskoa agertzen da saria ematen, eurekin batera Ekain Hormaetxea kultura zinegotzia eta Kepa Karakuel Busturialdean Euskaraz Bizi taldeko partaidea.
Urtarrilean 63 lagunek eraman zuen lehiaketa beteta Kultur Etxeko buzoira eta irabazlea Jorge Alfageme izan zen. Bi lagunentzako afaria irabazi zuen Gernika jatetxean. Berarekin batera Igone Olabarria AEK-ko zuzendaria, Esteban San Pedro Aita Villasante Udal Euskaltegiko zuzendaria, Bitor Zarrabeitia euskara teknikaria eta Pili Ibarra Berbalaguneko dinamizatzailea.

No hay comentarios: