Pages

2011/07/07

Euskal Populazioaren "Leinu Genetikoa"

Euskal Populazioaren leinu genetikoaz ariko dira BIOMICSeko adituak. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) menpe dagoen erakundeko teknikariak izango dira Gernika-Lumon azalpenak ematen. Euskal populazioaren leinu genetikoek bere iraganari buruz hitz egin dute izango da hitzaldiaren ardatza eta, hortik abiatuta, gaur egun euskal populazioak hartzen duen lurralde hori azken glaziazioan nolakoa zen argitzen saiatuko dira adituak. Gainera, Europako mendebaldearen okupazioan euskal populazioak izan zuen eragina ere azalduko dute hitzaldian.

BIOMICS erakundeko Sergio Cardosok, Leire Palenciak eta Marian M. de Pardosok emango dute hitzaldia datorren eguenean, hilaren 14an. Gernika-Lumoko Kultur Etxean izango da, 19:00etan.

Entzuleen artean laginak hartzeko aprobetxatu gura dute BIOMICS erakundeko teknikariek, lagin horiek euren ikerlanagaz jarraitzeko baliagarriak izango direlako.

No hay comentarios: