Pages

2012/02/13

Irrintziak edo zantzoak, hitzaldia

Amaia Garciak irrintzi edo zantzoen gainean batu duen informazioa ondo baino hobeto azaldu zigun aurreko astean eman zigun hitzaldi-solasean. Han batu ginen 30 lagunok, ordu eta erdian, gustura egon ginen, gozatu egin genuen.

Globo batekin, arnasketa nola egiten dugun eta nola egitea komeni den azaltzen.
Definizioak, sinonimoak, jatorria, erabilerari buruzko aipamenak,...
Jendea Amaiak zer esango, adi-adi.

Hizlariak ondo beteta ekarri zuen maleta (ordenagailua, zahatoa, puxika, uraren boteila, ...)
Esperiometria egiten, ...
Pablok, oso ondo erakutsi zigun adarra jotzeko ere arnasa zeinen garrantzitsua den.
"El desfiladero de la muerte" "Mac Giver", ... pelikuletan nolako irrintziak agertzen diren entzun genituen.
Denok batera irrintzika; batzuentzat bizitzako lehen irrintzia izan zen.
Batzuek jakin dakite hauspoa erabiltzen, gero!
Honaino eman zuen hitzaldiak. Ai,ai,ai,ai,iiiiii,ai,ai,ajai,ajai, ajai,ji.!

2 comentarios:

maite zeni dijo...

Benetan hitzaldi ederra eman zigun Amaiak.Hizlari ONENA! zara,eta oso trebea,zure indarrakin eta gure gogoarekin,lortu zenuen IKAGARRZKO giroa.
Eskerrik asko.Ai,ai,ai,ai,ai........

Amaia García dijo...

Holako Markarik¡¡¡¡¡

Nork esango zidan nik irrintzi hitzaldiak eginten amaituko nukeenik.

Laguntzaile apartak izan nituen, Pili, Maite eta Pablo, Hoberenak.
Entzuleak denak adi eta formal, irrintzia egiteko eskatu eta denak batera egin, hori bai entzulego entregatua

ai, ai, ai eskerrik asko etorritako guztioi, ai, u, ju, ju...