Pages

2012/03/06

Aratuste domekan irrintzilariak

Marroen dantza egiteko jantzia Elai-Alai dantzari taldeak berreskuratu zuen orain dela sei bat urte. Beltz zuria, antza, Lumokoen jantzia zen eta koloreetakoa Gernikakoena.
Txistulariak eta dantzariak euren lanean.
Ikus-entzuleak prest, baina arkupeen babesaren bila.
Aktuazioaren aurretik beroketak eta planing-a egin genuen. Nola ez, bestela Amaia irakasleak ez luke bakerik izango.

Aratuste domekan, kultur etxeko balkoitik irrintzilariok edo zantzolariok eguraldi eskasari kolore puntutxua ipini genion.Txalapartariak ere gurekin izan genituen. Hara Txebik ateratako argazkietan zeinen dotore gauden:

"Gora aratusteakakakak,..." Gure saioari horrela eman zion hasiera Oihanak.
Pena da ez entzutea, baina zeinen irrintzi politak egiten dituen Oihanak!
Hemen irrintzi kanona egin genuen, laburrenetik luzeenera. Bata hasi eta besteek amaitu.
Gure eskuak izan ziren gure mezulariak, bakoitzak noiz hasi eta noiz amaitu behar zuen seinale izan ziren. Guk bai, punta puntako teknologia.
Eta gure txalapartariak? Zein da Joseba eta zein Ekain?
Une batzuetan mikrofonoa itzalita izan genuen, noren erruz Pili?. Hurrengoan ea mikrofono gehiago jartzen dizkiguten eta programa ofizialean sartzen gaituzten, aurten ahaztu egin zaie-eta!
Gure katxeta txakolintxuak eta pintxoak izan ziren. Hurrengorako ere gu prest.

2 comentarios:

Amaia Gar-Bil dijo...

Zelako kantera hona daukagun Gernikan, gero eta irrintzilari gehiago eta onak gainera.

Hurrengoa "Gernika Sutan"

pili dijo...

Saio ostean bai ondo tabernan. Bertako atso-aguretxoak majo ikaratu genituen gure zantzoekin. Txakolinarekin beroketa guztiak eginda, deshinibituta geunden.
Ederto pasatu genuen.