Pages

2012/06/28

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea


Erantzuna eman duten 65etik Joseba Arrien izan da ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea. ALBOKA jatetxeko Derecken eskutik jaso du saria, bi lagunentzako bazkaria edo afaria. 
Sari emate honek historia dauka. Joseba bera ezin izan da etorri saria jasotzera eta Endika anaia bidali du horretara, baina bidean galduta ibili omen da eta berandu agertu denez ordurako geundenok atera dugu argazkia. Eneko, eskerrak zuri argazkia ateratzeko Endikaren lekuan jartzearren.
Endikak, zuzenean, gerotxoago jaso du Derecken eskutik Josebaren saria.
Nor joango ote da afaltzera?
Oharra: Datorren ikasturtera arte ez dugu lehiaketarik izango, beraz, udan lan gutxiago izango duzue. Urrian edo azaroan jarriko dugu berriro martxan, ordura arte deskantsatu.

No hay comentarios: