Pages

2012/11/27

Zure alkondara di-da josi gura baduzu, abenduaren 1ean goizeko 9:30etatik 13:00etara izango da tailerra."Masustak Eguzkitan" blogeko Maider Uribe izango dugu irakasle.
Josten jakin barik ere, alkondara dotorea egiteko modua izango dugu, jakin beharreko pausu guztiak bertan azalduko dizkigulako Maiderrek.
Ekarri behar direnak: artaziak, orratzak (burudunak), eta josteko gogoa.
Prezioa: 20 euro, tela, haria, azalpenak ....,  eta kafea barne.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian. 
Leku bi baino ez dira geratzen!!!!!!!!!!!

Hamabost lagun apuntatu dira, taldea osotuta daukagu. Hurrengo baterako beste 8ren izenak apuntatuta dauzkagu, oraingoan ez dute lekurik izan.
Hau bai arrakasta!!!!!!!!!!!!

Ikusi "Masustak eguzkitan" bloga, ikastaro honen propaganda polita egiten du-eta.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Gaur, asteazkena, ikastaroa egiteko hamabosgarrenak eman du izena. Beraz, ez dago inorentzat leku gehiago.
Izena emateko gogoa izan duzuenok, hurrengo baten egin beharko duzue.

Honelako joste espresak gustuko badituzue, izango duzue egiteko aukera, ikasturte honetan beste bi gehiago egiteko asmoa daukagu-eta.

Adi egon iragarkiei.

Pili Ibarra

Anónimo dijo...

Ikastaroa egiteko hamabost lagunek eman dute izena. Hauekin osatu dugu taldea, 15 nahiko dira.
Beste 8 lagun geratu dira hurrengorako izena emanda.
Hau bai arrakasta!!!!!!!!!!
Zergatik apuntatu ote da horrenbeste jende jostea gustatzen zaielako ala irakaslea ezagutzearren? kar, kar, kar, ...
Pili.