Pages

2013/03/03

Jon Maiaren hitzaldia 2013-02-28an


Bertolt Brechtek esana da: "gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da immigrantea, erbesteratua baizik". Hitz horiek eragin handia izan zuten Jon Maiarengan eta hortik abiatuta idatzi omen zuen RIOMUNDO liburua.
Bizitzaren emariak maletaz eta istorioz kargaturiko jende andana darama lurralde ezezagunetara, egunero. Euskal Herrira ere iritsi ziren milaka desterratuz beteriko trenak, Vascongadas esaten zioten herrialde arrotz eta malkartsu honetara. 
Hari horri tiraka eraiki du Maiak Riomundo eleberria.
Euskal herritar askorena ez ezik, euskaldun askorena ere izan litekeen biografia.
Berrogei lagun izan ginen, kultur etxeko erakusketa aretoan, ordu eta erdiko  hitzaldian. Jende asko identifikatuta sentitu zen Jonek esandako kontuekin. 
Horrek bai etorria!

No hay comentarios: