Pages

2013/04/30

Zapatuko irteeran ataratako argazki batzuk


Apirileko irteeran 38 lagun eta Adur txakurra batu ginen. Eguraldi txarrak ez gintuen kikildu, ohetik jaiki eta ondo gosaldu ondoren, jarritako hitzordura denok puntual heldu ginen, Bermeotik trenez etorri ziren bi lagunak ere. "Txiki" gure gidariari belarritik tirekada batzuk egin, "zorionak" abestu eta martxan jarri ginen.
Santa Ana auzoa gurutzatu eta ...
... Urberuagan egin genuen lehenengo geldialdia. Bidegurutzeko seinaleei kasu egin eta aurrera ...






Matsamatsarren egin genuen taldearen argazkia. Danok dotore, ezta?
Torre, zuk ez duzu argazki hau atera, hor zaude-eta.
Berton banatu genituen Iratxek prestatutako triptiko aberasgarriak. Oraingoan, bera ere gurekin etorri zenez, azalpenak triptikotik ez ezik beren ahotik ere entzun ahal izan genituen.
Klaseetan baino atentzio gehiago jarri genuen.


Hona heldu ginenean, 11ak aldera, batzuentzat anbulantziak etorri behar izan zuen bila (Migel, Adur, "Txiki", Juanita, Rosa Mari).


Hona hemen Gorka Arrienek irteeran egindako bideoa:
https://vimeo.com/65010292

1 comentario:

maite zeni dijo...

Gorka, zorionak bideoagatik,poli-polita,batez ere hasierako irudia.Artistaaaaaaaaaaa!