Pages

2014/01/28

2014-01-25eko mendi irteerako kronika

Eguraldi ezatsegina izan arren, 23 lagun ausart animatu ginen programatutako mendi irteera egiten. Gernika-Lumotik San Kristobalera trenez joan ginen eta handik Bermeora oinez. Goizeko 9:00etan tren geltokian elkartu ginen eta, mela-mela eginda, 13:30etarako Gernika-Lumon izan ginen bueltan oinez 14 km egin eta gero.
Ikusi gaurko Busturialdeko eta Lea-Artibaiko HITZAk dakarren argazkia eta albistea.
Busturiako San Kristobalen trenetik jaitsi, aterkiak zabaldu eta ekin bideari ....
... goiz osoa aurretik dugu ...
Lehenengo geldialdia Altamirako elizpean. Bertan ibilbidearen informazio eta zehaztasunak azaltzen duen triptikoa zabaldu eta asmoaren barri jaso genuen.
Eguneko lehenengo argazkiak atara, jakinmina asetu, ...
, ..., arnasa hartu eta aurrera egiteko prestatu ginen.
Altamiran, Urzela jauregiaz ere gozatu ahal izan genuen.
Esku batean makila eta bestean euritakoa, beste aukerarik ez genuen izan.
Hurrengo baten paraje dotore hauek lasaiago ikusteko aukera gehiago izango dugu.
Mingaina dantzatzeko aukera bai izan genuen.

Otea ugari izan zen paraje horretan.
Busturiako lurretan dagoen Sorbituaga-Arriatara iruinarria ezagutu ahal izan genuen.
Busturialdean 3 momumentu megalitiko mota ezagutzen ditugu: trikuharriak, tumuluak eta iruinarriak.
Trikuharriak hildakoak ehorzteko talde hilobiak dira. Harlauza handiz osatutako hileta ganbara izaten dute monumentuaren erdian eta hau harri lurrez osatutako multzo handi batekin estalita egoten da.
Tumuluak, indusketa egin aurretik ehorzketa aztarnarik erakusten ez duten trikuharriei esaten zaie.
Iruinarriak, aurreko biek ez bezala, funtzio sinbolikoagoa izaten dute. Lurrean zutik jarritako harri luze batez osaturik dago, batzuetan harri txikiren batek laguntzen du handia.
Sorbituaga Iruinarria dugu hau. Nork jarri ote zuen duela 5.000 urte inguru harri handi hau hemen?
Iturbe nekazal etxea, sasoi baten BASETXE programako hainbat saio hemen grabatu ziren.
Esaera zaharrak honela dio: "Ahuntzak beti mendirantz"
"Errekastoak kantari gulu-gulu-gulu"
Solluberantz, Katillotxurantz, ..., norantz egin behar dugu aterpea topatzeko?
Aldats guztiak pasatuta geneuzkala esan zigun "Txikik", baina bai zera!
Gure ingurua berde egotea normala be bada, ... euria, euria, euria, ...
TRIBIZ auzoan, baserritar bati, mesedez, zabaia edo.... uzteko eskatu genion eta 10 minutu inguruan, behintzat, aterpean egon ahal izan ginen kopautxu bat egiteko. Eskerrak bihotz oneko jendea be badagoena.
Hara, gurutz honetan Bilborantz edo Bermeorantz egin daitekeela jartzen du. Ezetz jakin norantza egitea aukeratu genuen?
Hau da "Torrek" atera zuen azkeneko argazkia.

Oharra: Badakizue hurrengo hileko irteera prestatzen hasiak garena, ezta? Eraman monjei arrautzak eta ea horrela eguraldi ona daukagun, aterri behintzat.

No hay comentarios: