Pages

2014/05/13

"BAKEAREN DOINUAK" III. Jaialdia

Kontzertu berezia izan genuen Gernika-Lumon, Jai Alai frontoian, pasa den zapatuan. 500 lagun baino gehiago izan ziren oholtza gainean eta BERBALAGUNek ere bere aktuaziotxoa izan zuen. Irrintziak eta oihuak gure kontura utzi zituen Artur Sustatxa zuzendariak.
Berak eskatutako abestietan min-alaruak eta irrintziak tartekatu genituen animatu ginen zazpi lagunok. Mundiala izan zen kontzertua!
Ros dantza taldea, Elai-Alai dantza taldea, Segundo Olaeta musika eskola osoa, Bizkaiko gaiteruak, Mungiako Abesbatza, Ondarruko Abesbatza(k), Gernikako Andra Mari Korala eta gu BERBALAGUN taldekoak izan ginen protagonista.
Hara zelako taldetxoa batu ginen oraingoan. Baserritar jantzita daudenak oholtza gainean eta beste bostok jende artean sakabanatuta.
Gu ere jende handiaren artean handiak gara, bai horixe!!!!!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

zer ondo pasatu gendun¡¡¡¡

Anónimo dijo...

Iazkoa ona izan zen, baina aurtengoa hobea eta guk aurten abesti bitan hartu dugu parte.
Datorren urtekoan aktuazio erdia geurea izango da, kar, kar, kar...