Pages

2016/06/09

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa Garazi Oñarteetxebarria Ortizek irabazi du eta Boliña Hotela-Jatetxeko Anak eman dio saria.
Oraingoan, 56 erantzun jaso ditugu.
Saria jasotzeko unean Udal Euskaltegiko Joana, AEK-ko Iratxe, Marisa euskera zinegotzia, Boliña jatetxeko Ana eta Berbalagunen izenean Pili egon dira irabazlearekin.
Ekaineko lehiaketa ere kalean daukagu; jaso, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu. Ea zeuk irabazten duzun SASOIE jatetxeak emango duen saria!

Oharra: Busturialdeko HITZA, OIZMENDI telebista eta El Correo izan ditugu sari-ematearen unean.

No hay comentarios: