Pages

2016/07/05

Guggenheimera irteera ekainaren 28an

 "Parisko eskola: 1900-1945" erakusketa ikustera joan ginen gidari eta guzti, Itziar Basterretxea izan genuen azalpenak ematen eta berarekin batera Amaia bere laguna eta lankidea.
 Arrakastatsua izan zen irteera, 30 lagun batu ginen Guggenheimen.
 Talde bi egin behar izan genituen: talde bat 16koa eta bestea 14koa.
 Itziarrek harri eta zur utzi gintuen bere azalpenekin.
 Gure taldean Monika ibili zen argazkiak ateratzen; beste taldean inori ez zitzaion bururatu argazkiak ateratzea.
 Jendez gainezka egon zen museoan eta momentu batzuetan ezin izan ginen gela batzuetan sartu besteak irten arte.
 Picasso, Kubismoa, ismoak, koloreak...

 Baten batek Calders-en eskulturari argazkia atera zion. Aiaiai
 Erakusketak ikusi eta gero batzuk San Franciscorantz egin genuen...
 Mina del Morron edo Larreburun argazkia atera genuen.
Dotore jarri dute inguru hori.

OHARRA: Datorren ikasturtean ere honelako beste bi behintzat egiteko asmoaz itzuli ginen.

No hay comentarios: