Hona hemen zozketan saria lortu duen zenbakia. Irabazleak 15 eguneko epean agertu beharko du zenbakia, bestela ordezkoak eramango du bitxi preziatua.
Esku "inuzente" batek irabazlearen zenbakia atera zuen: 2.937Badaezbada, ordezko zenbakia be atera genuen: 0136
Marijek, gure irakasleak, harro erakusten du irabazlearen zenbakia.
Eskuz egindako oheko-tapaki dotore honek 100 urte inguru iraun behar duela, eta ondorengoek ere jakin dezaten noiz eta nork egin zuen, atzean Begok bordatutako txaplata jarri genion.
Hau zenbaki irabazlea.Hau ordezkoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario