Zapatuan, 46 lagun animatu ginen mendi-irteerako, gehienok andrazkoak! Ajangizen triptikoak banatu, Iratxek azalpenak eman eta taldeko argazkia atera genuen. Bonbardaketaren egunean, Ajangizetik Gernika zelan ikusiko ote zuten?
Hemen amitu genuen ibilbidea. Menditik etorri eta Karmelo Landak, Bonbardaketa gogoan, herrian zehar ibilbidea bideratu zuen.
Ikuspegi ederra!Goizeko bederatzietan landak zuri-zuri zeuden!
Iladan gorantz.
Santa Luzian kopautxua egin eta Lumorantz, iladan.
12:30ean tren geltokiaren aurrean, bisita gidatuari ekin genion.
George L. Steer The Times egunkariko korrespontsalaren irudiaren aurrean geldiunea. Karmelok azaldu zigun nolako garrantzia izan zuen kazetariak, berari esker mundu osoan zabaldu baitzen hemengo sarraskia.
Gaur egun turismo bulegoa dago babeslekua zegoen tokian.
Txakur hau leku guztietara eramaten dute jabeek, otzaran sartu eta KORRIKAra, bisita gidatura,...!
16:50-19:45. Hiru ordu inguru iraun zuen bonbardaketak.Babeslekuetatik irteten hasi zirenean, jendeak ezin zuen sinetsi gertatutakoa.
Umeak ere jakin guran!
Picassoren Guernica erreprodukzioaren aurrean.
Azalpen interaktiboak nahi zituen Karmelok eta hainbat galdera planteatu zituen.
12:30ean hasi eta ordu biak jota baziren ere, jendea adi.
Bonbaketa Komisioak orain dela 40 urtetik hona Guernika Gernikara ekartzeko emandako pausuak azaldu zizkigun: noraino joan ziren, norekin egon ziren, mobilizazioak, ...
Hurrengo baten be gustura entzungo genituzke han esandakoak!
Hemen amaierara arte geratu ginenok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario