Pages

2018/01/24

Abenduko mendi-irteerako argazki batzuk

Gabon Zahar bezperan,  42 lagun izan ginen mendi-irteeran: Gernika-Bermeo
Eguraldi ederra izan genuen lagun!
Forutik Muruetarantza ...
Basa apur bat ere izan genuen...
Busturin, Altamiratik San Bartolomerantza geldiunea.
Kopautxua egin indarrak berreskuratzeko...
... berriketan...
... sagarrak, txokolatea, galletak, fruitu lehorrak, ... dekonak ez daukanari!
Talde argazkia egin genuen San Bartolometik mugitu orduko ...
Hara, berriro berriketako argazkia hemen.
Perretxikotan ala? Antza, koba bereziren bat erakutsi zieten.
Katillotxurantza...
Katillotxuko tontorrean...
Katillotxutik ikuspegi ederra; hara han aurrean Laida!
Tontorrean ere talde argazkia. Gora zeuok!
Gora, behera, ...
Selfieak ere nonahi...
Hauek ondino tontorrean!
Inguru zoragarria geurea!


Busturiko mahats-parrak...
Zelai honetan jai ederrak egiten dituzte.
Mahats-parren bidea...
Atxapunteko artadiaren informazioa panelean.
Atzeko baserri horretan bizi da trikitilari ospetsu bat.
San Bartolome baseliza.
Lehen belar-metak ziren nagusi, gaur, ostera, belar-bolak.
Busturiak bost auzo ditu, euretariko bat Altamira.
Umeen eskola Altamiran, Jose Maria Urzelai.
Bermeo aurrean, gure helmuga hurbil!
Eguraldiaz eta lagunez gozatuz, euskaraz jakina, eman dugu goiza. 

Urtarrileko irteera ere laster izango dugu.

No hay comentarios: