Pages

2018/05/02

Zapatuko mendi-irteerako argazkiak

Zapatuan, euri eta guzti, programatuta geneukan ibilbidea egin genuen. 38 lagun elkartu ginen goiza elkarrekin pasatzeko. Iratxek ardura handia jarri zuen triptikoaren prestakuntzan, eta polito baten azaldu zizkigun 1937-04-26 hartan gertatutakoa, Mola jeneralak esandakoa, "Egurtxikik" bere liburuan jasotako testigantzaren ingurukoak, ... "Oroimen ibilbidea izan zen zapatukoa"
Euriak bidean traba egingo zigula esanez, Gernikatik irten orduko lehenengo azalpenak eman zizkigun.
Andra Mari eleizaren aurretik, Lumorantza egin genuen.
Gernika gure azpian...
Triptikoa eskuan, Lumoko plazan bigarren azalpenak
"Asko izan ziren Lumora bidean lur erretenetan, zuhaitzen babesean  zein errepidean bertan bizia galdu zutenak, ..."
"Gure neba izan zen abisua iragartzen zuten kanpaiak joz aritzen zena. Bere postua Andra Mari elizako kanpandorrea zen. Bere lana Aixerrotako bandera gorria zaintzea zen."
"Babesleku guztiek antzeko eraikuntza zuten. Pinu enborrek osatzen zuten oinarria eta sabaia. Enborren gainean bost milimetroko altzairuzko plantxak ezartzen ziren eta gainean hodarrezko zakuekin egindako bi kapa. Andra Mari kalekoa zen bukatu gabe zegoen bakarra, ..."
"Goiz horretan elizako kanpaiak eten gabe joz aritu ziren, baina nik ez nien kasu gehiegirik egin...., Une zehatz batean, kanpaiak entzutean, zerura begiratu genuen eta ikusi genituen Ajangiztik hurbil hegazkin batzuk, gainbehera bizian jaisten"
Ajangiztarrak be gurekin bat.
"..., Ur biltegi alboan etzanda, babestu nahian, zeuden batzuk eta beste batzuk platanondo baten azpian"
Honek atsedenaldia hartu zuen.
"Bonbaketariak hirunakako taldeetan zihoazen. Ibarretik agertzen ziren. Vak eginez eta gure aurretik pasatzen ziren. Tirokatzen hasi gintzaizkien, baina ez zuen ezertarako balio izan. Aurrera jarraitu eta erdigunean deskargatzen zituzten bonbak"
"... Uztarri bati lotutako idi parea ikusi nuen, lasaitasun osoz jaten eta beharbada inoiz helduko ez ziren jabeen zain"
Kosnoaga mendia!
Mendi honi hainbatek Aixerrota deitzen diote. Antza, lehorte ikaragarria izan zen eta bihia hirina egiteko eho ezin zutenez, bururatu zitzaien haize errota bat eraikitzea. Hortik datorkio Aixerrota izena.
Ikuspegi ederra eskaintzen du Kosnoagak, eguraldi ederragaz jakina!
Talde argazkia berriro Kosnoagako tontorrean.

Igon beharrekoak igonda, beherantza egitea tokatzen zen hemendik aurrera.
Bastegietan behera...
Urdaibai!!!!!!
Armotxerrin geldiunea.
Atheletikek partidua?
Kopautxua egin, kontuak elkarri kontatu, komunera joan-etorriak egin, eta ...
... errekatxo kantari, gulu-gulu-gulu...
Iratxek argazkiak albumerako...
Eskerrak euria egiten duen, bestela nola edukiko genuke ingurua hain berde?
Julen, zeu be lore artean lore!
San Kristobalera heldu gara, Forun gaude!
Gernikako institutuaren atzetik gure helmugara.
Gernikan zehar beste ibilbide bat egin genuen: Pasialekuan, lehengo Agustinoen ikastetxea (gaur eguneko Gernika-Lumoko institutua)
Institutu aurrera jaisten: "Behin zenduta, presoaren gorpua egurrezko kutxa baten sartzen zen eta udalaren zaborra batzeko organ uzten zen"
"Herriko agintari frankistek errazen zetorkiena erabili zuten herriaren berreraikuntzarako: preso politikoen lan-indar merkea"
Oroimen ibilbidearen ostean, parte-hartzaileekin argazkia. Ahaztu inoiz ez!
Etorkizuna geurea da!

No hay comentarios: