Atzo Arte Ederren Museora bisitan joan ginen. Bertotik eraman genuen gida bat, Itziar, eta bertan beste bat jarri ziguten, Olaia. Talde bitan, ordu biko saioa egin genuen.
Gidari apartak izan genituen, zein baino zein hobea. Artearen gainean dakiten laurdenarekin konformatuko ginateke gu; horretaz ikasten hasteko gogoa sorrarazten dute.
Bikiak. Antza, bat neskatxua da eta bestea mutiltxua. Argitasunaren arabera jartzeko egin omen zituen egileak.Museoko dendan erosketak egiteko aukera aparta.
Bermeoko herria artelanean.
Museo kontuak amaitu, eta "komertzio eta bebertzio" egiteko tartea izan genuen. Non? igarri!
Bai, Kalderapekon.
Tripatxua bete eta gu denetarako prest.
Luis Pareten iturri bi ikusi genituen,...
Santos Juanes plazoletan bat.
Ederto pasatu genuen, eta hurrengo ikasturtean ere beste horrelako bat egiteko geratu ginen, Itziar gida dugula, jakina!
No hay comentarios:
Publicar un comentario