Pages

2018/10/11

Ikasturteko lehenengo mendi-irteera 20an

Bagatoz, bagatoz!!!

Ikasturte honetako lehenengo mendi-irteera urriaren 20an egingo dugu . Goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartuko gara, eta 12:30etarako amaituta izango dugu; irteera zirkularra izango da.

Parte hartu gura baduzue, eman izena AEK-ko euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian. Bestela, mezua bidali Berbalagunera edo telefonoz deitu 600482010 zenbakira. Dohainik da!

Erdu! Euskaraz, lagun artean eta inguruan ibiltzeko aukera bikaina da Berbalagunek eskaintzen dizuna.

No hay comentarios: