Pages

2019/04/08

Ohazalaren zozketa eginda


KORRIKAri laguntzeko josi dugun ohazalaren zozketa atzo eguerdian egin genuen. Kartelean duzue zenbaki irabazlea: 1651 zenbakia. Gutxi gorabehera badakigu non eta nork saldu duen.
 Larunbatera arte Gonzalez altzari dendan izan dugu ikusgai.
Argazkian ikus dezakezue txartel irabazlearen matriza gure irakaslearen eskuetan.
Eskolarteko dantzari eguna ospatu zen Gernikan, eta, dantzari jantzita, neskatxu bik atera zituzten zenbakiak. Lehenengoa batek, ...
 ... eta ordezkoa besteak.
Arrien kafetegiaren ondoko kristalean utzi genuen jarrita zenbaki irabazlea eta ordezkoa denok ikusteko.

No hay comentarios: