Pages

2010/02/23

Bilbao-New York-Bilbao

KIRMEN URIBE

Nobela honi buruz, idazlearekin berarekin berba egiteko aukera izan genuen otsailaren 18an. Han geunden askok, tartean BERBALAGUN ugari, liburua irakurrita geneukan eta geure kezkak eta jakingurak plazaratu genituen
Galderen harira, Kirmenek hizkera gozoz eta argiz ondorengo komentarioak egin zituen:
Nobelan Artetaren koadroak garrantzi handia du, berarekin hasi eta amaitu egiten baita. Nolabait bera Artetarekin identifikatzen omen da
Argumenturik ez dagoela liburuan baieztatu zuen, baina hori nahita egin zuela. Orduan irakurlea motibatzeko bidea kontatzeko modua izan behar zela, eta hizkuntza hurbila, sotila eta gozoa erabiltzen saiatu zela. "Sinplea eta erraza izateak ez du esan nahi balio gutxikoa denik". Bestalde, ahozkotasunaren zalea izan dela beti; familian ere kontalari onak izan omen ditu, ama, amona,
Nobelan zehar errepikatzen diren konstante batzuk hauek omen dira: arrazakeria, emigrazioa, emakumeen krontrako erasoa, euskara, ezberdinen arteko harreman adeitsua, arrantzaleen bizitza gogorra eta familian emazteek zuten garrantzia, ...
Espainiako Narratiba saria dela-eta, harriduraz jaso zuela berria eta hasieran ez zuela sinesten; baina horrek lasaitasun handia ere eman diola hartutako bidean jarraitzeko "Baina ni lehengoa naiz, Ondarrun bizi naiz ..."


Gure tradizioa maitatu eta mundura zabaltzea oso garrantzitsua dela uste du, eta kultura nahiko aberatsa daukagula zioen; Europako beste askok adinakoa bai behintzat, nahiz eta frantsesaren, espainolaren, katalanaren... mailara iritsi ez. "Asko aurreratu da euskal kulturan, eta hori ekarpen txikiekin lortzen da"
Gerra Zibilaren aurrean euskal kulturaren pizkunde antzekoa gertatu zen; eta Ondarroan artista ugari biltzen zen; ideologia ezberdinetakoak ziren, baina ondo konpontzen ziren.
Ondo idazteko zer egin behar den galdetuta, ...
..., idatzitakoa ahots goran irakurri eta behin eta berriz zuzentzea dela bidea esan zuen.
"liburuan benetako bizitzak sartu nahi izan nituen"
Gaur egungo literaturan benekotasuna bultzatzeko joera omen dago.

Amaitzeko JAIOTZA poema irakurri zigun, poeta ioaioa ere baita Kirmen

Eta azkenik, hurbildu zitzaizkion irakurle finen hainbat liburu sinatu zituen.

Ordu beteko berbaldian beste hainbat gauza ere esan zituen Kirmenek, eta baten batek zeozer gehitu gura badu, honen azpian du aukera.

No hay comentarios: