Pages

2012/05/08

Eider Rodriguezen "Katu Jendea" liburua

Maiatzaren 10ean, ostegunean, Elai Alai areto txikian, iluntzeko 19:30ean solasaldia izango dugu Eider Rodriguezekin "Katu Jendea" liburua aztertzeko.
Liburua irakurrikeran sortu zaizkigun zalantzak, gogoetak, oroitzapenak, ... berarekin komentatu ahal izango ditugu.
Amaieran, liburua sinatzeko tartetxo bat utziko dugu.
Ikasturte bakoitzean liburu bat aukeratzen dugu irakurtzeko, ondoren idazlea gure artera ekartzen saiatzen gara. Honekin laugarren urtea da. Zinez esperientzi polita da idazleak bere ahotik kontatzea liburua argitaratu arte nolako bizipenak izan dituen eta zuzenean gure jakin nahia asetzea.

No hay comentarios: