Pages

2012/05/09

Erromeria 2012-05-08an

 Berrogeita hamar lagun inguru dantzan eta beste pilo bat ikusle.
 Zuek bai dantzarako gogoa!
Segundo Olaeta Musika Eskolakoak musika jotzen. Gora zeuok!!!!
 Ondo ikasitakoa ez da ahanzten, ezta Kontxi?
 Gure terremotoak ere polito baten egiten du dantzan.
 Dantza taldeetan ibilitakoei igarri egiten zaie. Ederto baten Sonia.
 Senar-emazte hauek etxeko sukaldean jo eta ke arituko dira egunero.
 Jota dantzatzen jota amaituko duzue zeuok.
 Ikasle-irakasleak dantzan. Ederto Karmen.
 Eskuak gora!
 Irakasleek euren toketxua jarri zioten erromeriari. Han, mahai azpian atsedenaldietarako sagardoa daukagu.
 Eskerrik asko Ana, Jabi, Maieteder, Andeka eta beste guztioi. Ikasle-irakasleak erromeriari musika jartzen.
 Arin ahaztutzen dira pausuak, ezta Marisa?
 Begoña eta Nerea fin ibili ziren Gaztetxetik argazkiak ateratzen. Gure Arantza dantzazalea mankeuta dagoela eta penatan egon zen, dantzarik egin ezinik.

 Bederatzi musikari geuretzat, hau lujua da.
 Hemen, karakola eta barea.
 Bigarren atsedenaldian, arnasa hartu ezinik, baina pozik.
 Esku dantza egiten, Gorkak bai ondo.
 Ederto, oraingoan buelta egitea tokatzen da.
Hara, umeek dantzan, polito gero!
 Txulalai
 Horko baten bat dantzan bai, baina hegazkinera helduko den beldurrez ibili zen. Nor izan ote zen?
 Ama-semeak bai onak dantzan!
Biribilketan denok ondo.
 Esaginak zarete gero, jaietako zapia ekartzeko eskatu eta ekarri. Ederto.
 Buelta-bueltaka borobila ez genuen ondo-ondo egin e!
 Hauen martxa itzela izan zen.
 Nereak eta Terek bikote ona osatu zuten eta Maitek eta Silviak zer esanik ez.
 Mila eta Bego ere ez ziren atzean geratu.
 Korda dantza ala dantza korda zer da? ederto egin genuen.
 Azken dantza "Aita San Migel". Polito baten egin zuten hamasei lagunek- edo desafioa. Irakasleak hasi eta binan binan edo banan banan bakoitzak berea erakutsi zuen.
 Pena da, argazki makinak ez zuen atera argiago, bederatzi eta erdiak ondo jota zeuden eta iluntxu zegoen.
Hau ere ilun agertu da, baina baten batzuk ezagutzen dira, ezta?







No hay comentarios: