Pages

2014/12/04

Euskeraren egunean, "Hamaika orduko irakurraldia"


Goizeko 9:00etan, honela eman genion hasiera ekitaldiari: Josebak eta Karlosek adarra jo zuten, eta Amaiak zantzoa.


Eta 20:00etan, honela eman genion bukaera ekitaldiari: Julen Gabiriak liburuaren azkeneko zatia irakurri eta berarentzat "Han goitik itsasoa ikusten da" liburarekin Gernikan zirkulu moduko bat ixten duela azaldu zigun. 
Gure bertsolari partikularrak honela amaitu zuen saioa:

"Hamaika ordu, hamaika aho,
irakurketa jarduna,
Gabiriaren itsasorantza
goi begirada txukuna.
Gaur euskeraren eguna ei da,
edo ospatzen doguna.
Euskera bada euskaldunori
damoskuna nortasuna, 
egun guztiak behar leukie
izan euskera eguna.

OHARRA: Laster jarriko ditugu ikusgai irakurle guztien edo gehienen argazkiak. Hala ere, zuei zuzenean bidaltzea gura baduzue, idatzi gernika_berba@aek.org ra eta bidaliko dizkizuegu.

No hay comentarios: