Pages

2014/12/02

zapatuko mendi irteera

Euria egin arren, 40 lagun elkartu ginen goiza elkarrekin igarotzeko. Gernika-Gautegiz Arteaga egin genuen, 16km. Esku batean makila eta bestean euritakoa eraman behar izan genuen, baina paraje zoragarriaz gozatzeko aukera ez genuen galdu.
"Txiki" gidari eta Iratxe azalpenak ematen. Zer gehiago eska genezake?
Urdaibain bizi garenok ezin gara kexatu, badaukagu nondik ibili, zer ikusi eta zer kontatu. Ea gai zareten lertxun bat ikusteko lezkari horretan zuhaitz baten gainean! Argazkilariak hori hartu gura izan zuen gero zeuoi erakusteko.
Iratxeren azalpenei denok adi-adi.
Oka erreka gurutzatzeko egin berri duten zubiari, ia-ia Kortezubitik, atera genion.
Eta Foru ere leku beretik ikusi ahal izan genuen.
Ezin izan ginen inon eseri, bustita egon zelako, baina geldiunedak egin genituen kopautxuren bat egiteko, denok batzeko edo azalpenen bat emateko.
Elkarrekin gozatu genuen.
Aurreko hilean bezala, Basauriko Josu eta Dani gurekin etorri ziren euskera praktikatzera.
Talde argazkia atera genuen artadiaren hasieran.

Hona hemen estatuko lehenengo agroturismoa, "Txopebenta".
Egarri izan ginen eta hara nolako iturri ederra erakutsi zigun "Txikik".
Artea kabi berrian!
Aurrikusita zegoen moduan, ordu biak hogei gutxiagotan, Muruetaganan hartu genuen Bizkaibusa. Denontzako lekua izan genuen.
Oraingoan, autobusean banatu genituen triptikoak.
Basaz beteta eta bustita, baina denok pozik.

Eskerrik asko "Txiki" guri honelako zokotxoak erakustearren.

OHARRA: Hurrengo irteera abenduaren 27an egingo dugu. Gorde egun hori zeuon agendan.

No hay comentarios: