Pages

2015/01/14

Abenduko "Ezetz Jakin" eko irabazlea

 Gorka Gorostiza Zuluetak lortu du abenduko "Ezetz Jakin" lehiaketako saria, bi lagunentzako afaria LAZTANA jatetxean.
Oraingoan, 95 lagunek bete dute lehiaketa, baina erantzun guztiak ondo jarri dituztenak 77 izan dira.
 Irabazlea gaixorik dagoela-eta bere ikaskide batek jaso du saria Gorkaren izenean. Afaltzera nor joango den euren artean erabaki beharko dute.
Honelako ziurtagiria eman diogu irabazleari.

Oharra: Hemengo lehenengo argazkia Busturialde eta Lea-Artibaiko HITZAn agertutakoa da. Oizmendi telebistak ere albistegian eman zuen atzo.

No hay comentarios: