Pages

2015/01/29

Idazlearekin solasaldia, Jon Arretxe

Urtero, liburu bat irakurtzeko proposatzen dugu herrian eta ostean idazlea bera ekartzen dugu azalpenak ematen, galderei erantzuten, sinadura jartzen, ... Txandakatu egiten dugu, batean andrazkoa eta hurrengoan gizonezkoa. 
Orain arte, gurekin izan ditugu Karmele Jaio, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Eider Rodriguez, Jon Maia eta Jasone Osoro.
Oraingoan Jon Arretxe aukeratu dugu eta bere lan oparoetatik OSTEGUNAK liburua hautatu dugu.
Kartelean ikusten duzuen moduan, martxoaren 5ean 19:30ean kultur etxean izango dugu aukera idazleari galderak egiteko eta bere azalpenak entzuteko.
Hasi beraz, liburua irakurtzen eta zalantzak, burutazioak, gauza barregarriak eta horrelakoak apuntatzen.

No hay comentarios: