Urteroko moduan, Aratuste domeka eguerdian aktuazioa eduki genuen; Elai Alai dantzari taldearen saioaren aurretik, irrintzi erakustaldia egin genuen. Txalaparta jotzen lagun izan genituen Joseba eta Ekain.
Betiko batzuk falta izan genituen (Luchi, Amaia, Oihana, Garbiñe, Gotzone, Nerea, Ana, Cristina, ...), baina kimu berriak ere baditugu eta eurei esker, saioari antza eman genion.
Lan-sari moduan, Faisanen pintxo eta txakolin batzuk izan genituen.
Aratuste domekan "Marro" janzteko ohitura dago Gernikan.
Etxean batzen diren trapu, bata, praka, txapel, zapi, ... soinean jarri, eta umore apur batekin lagun artean ondo pasatzea du helburu egun horrek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario