Punta puntako bertsolariak izan genituen atzo Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.
Astegun buruzuria izan arren, ehun eta hamar lagun inguru batu ginen bertso-egarriz.Igor Elortza eta Amets Arzalluzen jarduna mundiala izan zen!
Labur egin zitzaigun saioa; beste ordu erdi bat gehiago ere, pozik egingo genuen.
Unai gernikarra bereak eta bi egiten...
Gai jartzaile lanetan Leire Garetxana izan genuen.
Lilibertsokoei gure eskerrik beroenak!
Ostean, hainbat lagun batu ginen luntxerako; jan, edan, kontuak kontatu, berriketan, ...
Ez zen ezer soberan geratu, dena garbitu genuen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario