Otsailaren 24an, Gernika-Aulesti-Lekeitio egiteko 45 lagun animatu ginen (Balmasedatik, Muxikatik, Nabarnizetik, Ereñotik, Arteagatik, Lumotik, Bermeotik, ...) Goizeko 9:00etako Bizkaibusa hartu, eta Aulestiraino joan ginen bidean hainbat Berbalagunkide batzen (Errenterian, Lorategietan, Arratzun...)
Eguraldi zoragarria izan genuen lagun. Lehenengo argazkia Aulestin bertan atera genuen.
Bederatzi hilabeteko umea ere bidelagun izan genuen, Lea.
Argazkilariei ere argazkiak atera, eta aurrera egiteko moduan geunden...
Leako ibilbidea egiteko prest ... Artaldea batzen "Orkon" gure betiko artzaina...
No hay comentarios:
Publicar un comentario