Pages

2018/03/27

mendi-irteerako argazki batzuk

"Ziklogenesis-esplosiboa"ri atzea eman, eta 38 lagun ausart elkartu ginen prestatuta geneukan martxa egiteko. Goizeko 9:00etatik 12:00etara, Arratzura heldu arte, aterri egin zigun; azkeneko 5 kmak aterkiaren azpian egin genituen. 
Aste Santuko oporrak direla-eta, hilero gure martxara etortzen diren lagun asko falta izan genituen, baina jende berria ere etorri zenez, talde polita osatu genuen.
Gure gidarien atzetik, Kanpantxurantza.
Kartel berriak jarri dituzte.
Arabietako presaren parean.
Kanpantxura heltzen.
Kanpantxuko frontoian geldiunea.
Ingurua arakatu eta triptikoa noiz banatuko zain...
... lehenengo familia argazkia atera...
... erropak gorde-atara, eta eroso jarri...
... posizioak hartu...
... eta Iratxek triptikoan jaso zituen zehaztasunak azaldu bitartean denok adi-adi.
Ajangizeko bidegorrian aurrera...
... landak, ortuak, soloak, San jose loreak, ...
... Ajangiz aurrean...
... Burgoan gora, ...
... Gernika aurrean ...
Inguruko mendiak, oraindik, elurrez zurituta...
Bigarren geldiunea, atzerago datozenei itxaron, indarrak hartu... 

Itsasoa begien aurrean, Urdaibaiko leku estrategikoa ...
Burgoa menditik itsasoa begien aurrean, ...


Golako erreka hasita dator!
... errekasto kantari, gulu-gulu-gulu!!!

Marmizetik Arratzurantza...
... bidean, kontu kontari...
... zaldiak ondo etorria ematen!

Belendizen...
.... Barrutiarantza...
... txiri-txiri, helmugarantza...
Barrutia auzotik erreka hegalerantza...
Gure itsasadarra...
... paraje politagorik inon?
erreka hegala...
... Errenteriko zubian ahateei begira...
... ahatea bere kumeekin...
San Juan Ibarran beste martxa bat hasi genuen... Arribaltza, Boliña Zaharra, Legoi taberna, ...

No hay comentarios: