Pages

2018/12/12

Ariz Jauregi azaroko irabazlea

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea: Aritz Jauregi. 2018-2019 ikasturteko lehenengo lehiaketaren saria eman dugu gaur. Irabazleak SAKONE jatetxeak emandako lagun birentzako afaria eskuratu du.

Oraingoan, 63 erantzun jaso ditugu, eta berezia bada ere, erantzun guzti-guztiak zuzenak izan dira.

Abenduko lehiaketa ere martxan da; beraz, jaso orriak kiroldegian, euskaltegietan, kultur etxean, ikastetxeetan, Gernikako Institutuan, Barrutialde Institutuan, hainbat tabernatan, ASTRAn, Segundo Olaeta Musika Eskolan, Berritzegunean, Euskal Herria Museoan,... eta erantzun ondoren sartu abenduaren 28rako kultur etxean dugun postontzian; eta nork jakin, beharbada, zeu izan zaitezke hurrengo irabazlea.

Abenduko saria SASOIE jatetxeak emango du.

No hay comentarios: