Pages

2018/12/31

Zapatuko mendi-irteerako argazki aurrerapena

Oporretan egon arren, eguraldia lagun, zapatuan 36 lagun elkartu ginen mendi-irteera egiteko. 
Argazkilari ofizialak, oraindik, ez dizkigu argazkiak bidali, baina handik eta hemendik jaso ditugunak hemen jarri ditugu, aurrerapen gisan.
Ur-deposito dotorea dugu Gernikan, ezta? Jesus Mari Lazkanok margotutakoa da.
 Urberuagatik gora...
 Aldats batzuk ere izan genituen; horietan ixilik egon behar!
 Leku paregabea!
Kopautxua egiteko geldialdia, ...

Ordu batean Gernikan ginen, kroketak eta tragoak hartzeko prest!


OHARRA: Gogoratu hurrengo mendi-irteera urtarrilaren azkeneko larunbatean egingo dugula.

No hay comentarios: