Urtero egiten dugun moduan, 12:30ean, irrintzi erakustaldia egin genuen. Orain arte txalapartariak izan baditugu ere, aurten adarra izan dugu hasiera markatzeko.
... , marro jantzita, kultur etxeko balkoitik zantzoak-ujubiak-irrintziak.
Ekitaldia baino ordu bete lehenago elkartu ginen ahots-kordak berotzeko, irrintziaren luzeraren arabera ordena markatzeko, irrintzi-kanona nola egin erabakitzeko, ... Gu Amaiaren aginduetara!
Gure ostean, Elai-Alai dantzari taldearen saioa izan zen Foru plazan.
Errenteriko Gazteak taldea txistua eta tanbolina joten.
Antzinako "Marro jantziak" berreskuratu ditu Elai-Alai dantzari taldeak. Beltz-zuriak Lumoko jantzia zen eta koloreetakoak Gernikakoak.
Dantzaldiaren ondoren, oilar-jokoaren txanda; parte-hartzaileak, ezpata eskuan, atabalaren soinuari jarraituta oilarra non dagoen asmatu behar du.
Irrintzilariok lan-saritzat pintxoak eta tragoak!!!
Zalaparta ederra sortu genuen!!! Gora gu eta gutarrak!!!Egitarauan jarritako ordutegia errespetatu genuen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario