Erakusketa gela gainezka izan genuen, 70 lagun inguru jakin minez hurbildu baitzitzaizkigun.
Dokumentalaren inguruan prentsan, GARAn, otsailaren 19an agertutako "Erraietatik eztandaratzen den aldarria" artikulua irakurri genuen.
Bertaratu zirenek adi-adi entzun zuten zergatik eta zertarako egin duten dokumentala.
Irakurri ostean, fotokopiak eskuratu zituzten entzuleek.
Ekain Martinez de Lizarduy zuzendariak: "Bere garaian artaldeak batzeko edo bailaratik bailarara komunikatzeko izan ziren, magiarekin ere lotura zuzena zuen, baina gaur egun hitzez azaldu ezin diren emozio asko adierazteko tresna ere bada."
"Bizi-bizirik dagoen elementua da, irrintzia transmititu egin da belaunaldiz belaunaldi, baina uste dut zaindu beharreko elementu bat dela, dagokion lekua eman behar zaio".
Dokumentalean agertzen diren irrintzilari batzuk ere gurekin izan genituen, Marisa eta Fe.Interakzioa nagusi!
"baina gertatzen da irudi zaharretara so egiten badugu gizonezkoak topatuko ditugula, beraiek zirelako bizitza publikoan jarduten zirenak".
"Euskal Herriaren kasuan, egiten dudan hausnarketa da irrintzia izan daitekeela zaldien soinuen giza imitazioa,..., zaldiak beti irrintzi egiten du".
Aratusteak iragartzeko aurten atera duten kartela duzue hau.
Dokumentala eta osteko irrintzi ikastaro arinean parte hartzeko gonbidapena.
Dokumentalaren ostean, aulkitik altxatu eta zutik Amaiaren esanetara...... nola jarri, nola hartu arnasa, ...
... denok batera irrintzia-zantzoa, baina amaierarik gabekoa, ...
..., irrintzi kanona, ...... , adituen azalpenak, ...
..., esperientzia nagusi!
... , Marisaren azalpenak, ...
Teoria eta praktika batera!
Amaieran, Amaia irakasleak txalo zaparrada jaso zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario