Pages

2011/05/24

Gernika-Lumotik Ibarrangelura, irteera

Maiatzaren 21ean Gernika-Kortezubi-Arteaga-Kanala-Tremoia-Ibarrangelu egin genuen, guztira 15 km. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartu ginen irteerara apuntatu ginen 70 lagunok. Taldea hazten hazten daukagu, gero eta jendetsuagoak dira gure martxak. Antza lar ondo esaten diegu etortzen direnei, propaganda ona egiten digute-eta. "Txiki" Elgezabalek paraje zoragarriak ikustera eramaten gaitu, zein baino zein politagoak dira gure irteerak.


Gozatu Jon Mikelek atera zituen argazkiak ikusita:
Taldearen argazkia Tremoian atera genuen.


Irten baino lehen, koordinatzaileak egunerako Iratxek prestatutako triptikoak eta Urdaibaiko mapak banatu eta gero ekaineko ekitaldien barri eman zigun.

Erreka hegaletik zehar Kortezubirantza.
Paraje ikusgarriak geureak!
Gernikatik Arteagaraino konpontzen ari dira bidea, itzel geratuko da.



Kortezubira heltzen gaude.


Batzuk paseoan, beste batzuk jorran; piper-jorran ala arto-jorran?


Arteagan gaude.


Urdaibai Bird Center, txorien behatokia.


Arteagako Gaztelua 1860. urtean eraiki zuten Bizkaiko leinu garrantzitsuenetarikoa izan zen arteagatarren dorretxe zaharraren aztarnen gainean.


Gure argazkilaria fin ibili zen. Zer da? onddoa?




Muruetako telleria bistan.


Sugeak bezala mugitu ginen, burua aurrean eta buztana atzean.




Ozolloerrota, marea errota. 1683. urtean eraiki zuten. Itsasgorez eta itsasbeherez baliatzen zen errotarria martxan jartzeko.


Sasoia izan ez arren, anguleruak prest.




San Lorentzo XVI. mendean eraiki zuten gaur egunera arte heldu den ermita. Leiho bitxia du, X. mendekoa.


San Lorentzo ondoan kopautxua egiten.


Bitxiak dira Ozolloerrotako errotarriak, hareharrizko bloke baten landutakoak baitira.


Berde zoragarria Euskal Herrikoa.


Muserako bat falta duzue. Gaur "Torre" ez zaigu etorri eta.


Urdaibai, urdeen ibai. Ugariak izango ziren iraganean ere, toponimiak hala diosku behintzat.


Artadi kantauriarrean emakumeak nagusi.


Baso beti berde honetan artea da nagusi eta berarekin batera hainbat zuhaitz, zuhaixka eta belarkara agertzen dira, hala nola, gurbitza, ereinotza, txorbeltza edo elorri zuria.


Baso itxi honetan, hainbat animaliak aurkitzen dute babesleku egokia, besteak beste, orkatzek, basurdeek edo azkonarrek.


Bizitzan bezala basoan ere, beti bidegurutzeren baten aurrean nora jo aukeratu behar.


Ibarrangeluko Apraiz auzoa begien aurrean.


Apraiz auzoan behera goaz.


Lortu dugu helmuga! Ibarrangelun gaude.


Mungiatik ere etorri zitzaigun jendea, ongi etorri geurera!


Gu mendira joaten gara, baina garraio publikoari ere geure partetxoa ematen diogu. Hara denok autobusez Gernikara.


Berba, berba, berba, Berbalagun!




Bigarren proseziñoa Gernikan zehar. Gora gu eta gutarrak!!!!!!!!!!!!



Oharra: Hurrengo irteera ekainaren 25ean, Muxikarantz. Ostean Atxelipe txokoan ardo dastaketa. Ikasturteko azken irteera izango da. Agendan apuntatu.

3 comentarios:

Joseba dijo...

Aupa berbalagunok!Mendi ibilbide polita eta ederra egin genuena aurreko asteburuan.Bikaina benetan, eta segi horrela!
Asteburu honetan eguraldi ona izango da hizpide ,gaur ostiralez langar eta zirimiri kontuekin hasi bagara ere,eguzkia eta tenperatura altuak izango ditugu,igandean bereziki.Gaur arratsaldean ostarte txikiak zabalduko dira eta atertu egingo du denean ere.Bihar sapatua,goizean goiz laino batzuekin esnatu arren eguzkia lagun izango dugu egun guztian zehar,tenperaturek gora eginez.Igandean,tenperaturek gorakada nabarmena izango dute leku batzutan 30 gradutako langa pasatuz.Zeru oskabiak izango dira goizean zehar beraz eguzkiak gogor joko du ,gereizpetan egoteko eguraldia.Arratsaldean bero lainoak sortzen hasiko dira eta trumoi giroa nagusituko da iluntzetik aurrera.Tarteka zaparrada handiak bota ditzake txingorrakin eta guzti.Adi egon beharko dugu ekaitz hauekin.Ekaitzak oso kapritxosoak eta aldakorrak dira eta baliteke eremu txiki batean asko bota eta bestean ezer gutxi.Datorren astearen hasieran euriaren bisita izango dugu zorionez.Euri premia omen dago gure soro eta baratzetan.Astelenean eta asteartean litro dezente batuko ote diran dirudi.Astelehen arratsaldean barriro ekaitzak izango dira hizpide eta baliteke tokian tokiko zaparrada handiak izatea .Ea ez duen harririk botaten bestela sasoi honetan kalteak egin ditzake eta.Igandean danok Ondarroara Ibilaldira.Txanoa ahaztu barik beroa izango baita. Aro goria eta Ibiladiak giro beroa ekarriko du Ondarrura
Bogan danok ba ikastola eta euskararen alde. Aupa Ondarru!

Anónimo dijo...

Paraje ikusgarriak eta argazki bikainak, Jon Mikel. Josebak ere izango zuen eragina hain eguraldi ederra izateko, ez! Hau galdu neban, baina hurrengoa ez dot uste. Gainera datorren zapatuan Elizondoro joando gara, ezta?
Ani.

Anónimo dijo...

Konturatu barik goiza luzatu genuen baia zuekin egunak labur . Mila esker Pili eta irteera hauek aurrera eramaten dituzten guztiori