Pages

2019/03/27

Josi dugu ohazala, eta ikusgai GONZALEZ altzari dendan

Josi dugu auzolanean ohazala, eta ikusgai dugu GONZALEZ altzari dendan. Dotorea, ezta? Apirilaren 7an, 13:30ean, Arrien tabernaren aurrean egingo dugu zozketa. Ea nori egokitzen zaion, eta ea zein herritara doan!
 Hemendik abiatu, eta ...
 ... honelako 140 lauki behar izan ditugu ohazala egiteko. Lauki bakoitzak 13 zatitxo ditu.
Ostegunero, 19:30etatik 21:00etara arte, kultur etxean elkartzen gara instrukzioak hartzeko, hitz egiteko, txisteak kontatzeko, lehiaketa egiteko, asteko berriak elkarreri pasatzeko, ... eta etxera ere lan apur bat eramaten dugu.
Marije Garabietaren aginduetara, berak daki nondik hasi, nondik josi, non amaitu, zer egin, ...
El Correon bitartez , Busturialdeko HITZAn, Oizmendi telebistan, gure blogean, ahoz aho, ... zabaldu dugu horren berri.
 Batak besteari azalpenak eman, eta josi eta josi ...












Lehenengo, Julen Munitizek markatu zituen letrak, eta, ondoren, Inmak gainetik eskuz bordatu. Artisauen lana!

1 comentario:

Anónimo dijo...

GONZALEZ altzari-dendan ikusi dut. Ze politta! Ea nire zenbakia tokatzen den.