Urtero bezala, ikasturtean kultur etxean egindako lanak ikusgai izan ditugu. Guk egindako ohazalaren glamourra bistan, ezta? Oheko-tapakiaren ondoan, Bego Uriartek kustomizatutako jake dotorea jarri genuen.
Gure lanaren ondoan egur-tallan ibilitakoek egindako artelanak, zein baino zein politagoak!
Esku-lanetako ikastarokoek egindakoa!
Bitxigintzan ibilitakoek egindako lepokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak, paparreko-orratzak, ...
..., zilarra da nagusi, ...Erakusketa aretoa arte-lanez gainezka!
Bolillo ikastaroan ibilitakoek ere gauza dotoreak egin zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario