Pages

2019/07/04

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria

Gaur eman dugu ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria. Fatima Iturriarte Asín izan da ikasturteko azken lehiaketaren irabazlea. Eneko Ordorika sukaldariaren eskutik jaso du saria, lagun birentzako afaria Zallo Barri jatetxean.
Guztira 71 lagunek sartu dituzte erantzunak kultur etxean dugun postontzian, eta horietatik erantzun guztiak zuzen eman dituztenak 65 izan dira.
Kultur etxearen lehenengo solairuan, gure postontziaren ondoan, izango da irailera arte jarrita kartela. Bertan azaltzen du irabazlea nor izan den eta nork eman duen saria.

Gozatu afariaz Fatima!!!!

2 comentarios:

Lorius dijo...

Kaixo, irailean berriz egingo da lehiaketa? Eta halan bada noiz izango dira prest horriak erantzuteko ? Eskerrik asko.

Anónimo dijo...

Egun on, Lorius!

Gure ikasturtea urrian hasten da eta, normalean, ekainean amaitzen da. Taldeak batzen urrian hasten dira, eta ekintza osagarri batzuk, mendiko-irteera adibidez, urrian hasten dugu. "Ezetz Jakin" lehiaketa, ordea, azaroan jartzen dugu martxan eta ekainera arte argitaratzen dugu, hilero.

Beraz, badakizu, parte hartu gura baduzu lehiaketan azarotik aurrera izan beharko du.

Ondo izan udan, eta euskara asko egin!