"Mundua konpontzeko tertuliak"ekoek, oraingoan, BERRIA egunkaria albo batera utzi eta ostegun iluntzerako hitzordua jarrita zuten ikasturteari amaiera berezia emateko.
Pintxo, trago, kontuak, barreak, txaskarrilloak, berriak, hitzordu bereziak (urriaren 23rako Balmasedara "putxera egunera"), mundua konpontzeko asmo gutxi, ... denetariko egon zen. Baina hurrengo ikasturtean ere tertuliekin jarraitzeko proposamena mahai gainean utzi zuten.
Taldeko batzuk falta izan ziren, Tourmaletean edo itsasontziz ikastaroren bat egiten edo Benidormen ondoko herritxo baten euren etxean, ... egon-ibili zirelako. Horiei hurrengo baten kontatuko dizkiegu gure ametsak!
Gozatu uda!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario