Astero elkarrekin bazkaltzera joaten da talde hau, eta beti dute ospakizunen bat, urtebetetzeak ez direnean, jaiotzak, edo Suitzatik txokolatea ekarri duela baten batek, edo lasterketaren bat irabazi duela taldeko duatloilariak, edo, edo ...
Oraingoan ere, Olgaren urtebetetzea ospatu behar zela eta txanpaina, kandelak, pastela... zer ez zen egon mahaian baina!
Pena izan zen denok ezin elkartzea, Macri eta Andrea falta izan ziren egun horretan. Hurrengoan izan beharko du zeuontzat!
Zorionak Olga!!!!
1 comentario:
Bai, ze ondo pasatzen dugun!! Ni honetan ezin naiz egon, baina ea hurrengoan...Uda on!!
Publicar un comentario