Pages

2011/03/17

Mendi irteera "Euskaraz Bizi Egunean"

"Euskaraz Bizi Eguna" ospatuko dugu Gernikan martxoaren 19an. Gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu eta mendi irteera antolatu dugu egun horretarako. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean jarri dugu ordua eta ordu batetarako Pasialekuan egongo gara jaian parte hartzeko. Mendi martxakoei luntxa emango omen digute. Bazatoz?
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

Gure eguraldi iragarleak zer dio, ba?
Eguraldi aldetik behintzat, astea nahasi doakigu. Astea goxo eta epel hasi baina astearte iluntzean, haizeak norabidea aldatu eta euria etorri zitzaigun. Lehen hegotik ibili zenak, ipar ikutua hartu du.
Asteartetik ostegunera euria zarra-zarra egin du, gure inguruko ibaiek gainezka egin arte, Muxika eta Santa Anako aparkalekua horren lekuko. Busturialdean 3 egunetako euria litroz batuz gero 70 bat litro bota ditu oro har.
Bihar ostirala, egunotan izan dugun eguraldia aldatzekotan da. Gure parean izan dugun depresiogunea joatekotan da. Azoreetako antizikloi ospetsua egun batzuetarako etorriko da eta egonkortasuna ekarriko du. Bihar goiz goizetik aurpegi alaiagoa izango du eta ostarteak ikusiko ditugu. Eguneko tenperatura altuenak apur bat gora egingo du.

Aterkiaren premiarik izango dugu larunbatean?
Larunbatez, mendi martxa daukagu. Goizean goiz, laino gehiago ikusiko dugu eta baliteke zipriztinen bat edo beste botatzea, baina uste dut ateri eutsiko diola, aterki txikia eraman badaezpada.
Animatu zaitezte ba mendi martxarako, eguraldia ez dadila izan etxean geratzeko aitzakia.
Igandean, berriz, egun alaigoa izango dugu eta eguzkia ere lagun izango dugu ordu batzuetan. Goiz partean tenperatura freskoa izango badugu ere, eguerdian, ekialdeko haize leunarekin, giro epelagoa izango dugu.
Beste barik, gogoan izan datozen egunak egun bereziak direla kuartadenboretan
sartzen garelako. Ikusiko dugu nolako eguraldia iragartzen diguten.
Anino berbalagunok eta eutsi horri.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Orduan bihar atgerkirik barik,ez, Joseba? Ba, irteeran ikusiko gara. Ani.

arantza dijo...

eguraldi iragarleak oraingoan bai igarri du. Zorionak!