Pages

2011/03/31

"Kuku"aren berririk bai?

Aupa Berbalagunok! Zelan doakizue astea ba? eguraldi aldetik, astearen lehen zatia goibel joan zaigu, gauetan egiten izan du euria, eta egunez aterri antzean, baina gaurtik aurrera eguzkia eta tenperatura epelak izango dira larunbatera arte . Bihar, apirilean sartuko gara; entzun al duzue kukurik zuen inguruan? Aste honetan bizikletan nabilela entzun dut, Bizkaiko behatokiaren inguruan (Mendata). 1o euro nituen soinean, nahikoa ote da? badakizue, kukua lehengo aldiz entzuten duzunean dirua soinean daukazula urte osoan ez duzuela faltan izango. Egia ote da? Aurreko igandean ordu aldaketa izan genuen. Goizetan kosta egiten zaio eguzkiari irtetzea, nagi dago antza, bere loalditik esnatzeko kexaz. Baina arrtsaldeetan, zer? zelan eskertzen den ordu bete luzatze hori. Iluntzeko 8ak arte daukagu gurean eta jendearen poztasuna igartzen da kalean. Bai edarra zaren bai izarretako errege, energia eta irriparra emanez. Gaur osteguna eguzki goxoa izan dugu. Kostaldean itsas haizea ibili da arratsalde osoan, oraindik itsasoko ura hotz daukagu 12 - 13 gradutan, eta ez da epel usain handirik igarri, esan bestela Bermeo eta Elantxobe inguruko jendeari. Hemen Gernikan epelago eta 20 bat gradura heldu da. Bihar tenperaturak oraindik ere gehiago igoko dira, hego haize ikutuarekin. Manga hutsean eta praka motzean ikusiko dugu jendea kalean. a ze ederra! Larunbatean, hego haizea gehiago nabarituko dogu goizean goizetik. Tenperatura epel edo beroak izango ditugu 24- 26 inguruan eguerdian, arratsaldean aroak bero honekin desagonkortzeko joera hartuko du eta baliteke iluntz gau partean oinaztu (justuria Bermeon) eta trumoi festa izatea, baina badakizue trumoiak eta ekaitzak kapritxosoak direla eta batean bota dezake eta bestean km gutxitara ezer bota ez. Larunbatean, Gernikako kaleetan, KORRIKAren aldeko itsulapikoak izango dituzue. Aukera ederra ba laguntza bat emateko. Igande edo domekan aroa aldatzekotan da, goizean lainotuta esnatzekotan bezperako ekaitz hondarrekin. Arratsaldean da euri gehiago egiteko. Trumoi giroko zaparradak ere izan genitzake. Egun honetan Bermeon izango dira itsulapikoak. Asteburuan Busturialdean itsulapiko festa. Eman zure eskupekoa euskara eta KORRIKAren alde.

4 comentarios:

pili dijo...

Kukuak ez, baina beste txoritxo batek Joseba Andoniren urtebetetzea dela esan digu.
ZORIONAK ! ! ! ! !
Segitu horrela, guri eguraldiaren berri ematen.

Anónimo dijo...

Zorionak, Joseba. Zure urtebetetze eguna ona egin duenez, urte osoa horrela joango da? Bihar arte. Ani.

joseba dijo...

Korrika laster da martxan,eguenean hasiko zaigu.Eguraldi aldetik hasiera behintzat onakin hasten zaigu.Aste bikaina daukagu aurretik eta goza dezagun.

Korrikarekin bat danok arin aringa

PILI dijo...

Gaurtik eguenera entrenamendu apur bat egin beharko dogu. Martitzenero, 5,30etan, Kultur Etxearen aurrean alkartzen gara ibilaldi txiki bat egiteko. Etorri gura badozue, gonbidatuta zaudete.
Gora udaberria, gora KORRIKA, gora BERBALAGUN, ...