Pages

2011/03/12

Martxoaren 19an mendi irteera

Martxoaren 19an egingo dugu mendi irteera. 14 kmko ibilaldia prestatu digu oraingoan "Txikik", Gernikatik-Lumo-Kosnoaga-Forua-Triñe eta erreka hegaletik Gernikako Pasialekura helduko gara.
Euskal Herrian Euskarazek "Euskaraz Bizi Eguna" ospatuko du Gernikan, horregatik geuk ere geure aportaziotxoa egin nahi izan dugu eta martxoko irteera egun horretara aurreratu dugu.
Goizeko 9:00etan irtengo gara Kultur Etxearen aurretik eta ordu batak aldera Pasialekuan mendi martxakoei ongi etorria emango digute; luntxa ere izango omen dugu.
Beraz, badakizue egun horretarako beste planik ezin duzuela egin. Eman izena lehenbailehen AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

No hay comentarios: