Pages

2011/03/08

Irrintzi ikastaroa

Gure artean klasikoa bihurtu dugu irrintzi ikastaroa, bosgarren urtea izan da aurtongoa. Amaia Garciak gero eta hobeto prestatzen digu ikastaroa. Irrintziak nola egin ikusteko filme zatiak jarri zizkigun, besteak beste, "El desfiladero de la muerte" eta "Mcgyver".
Arnasa hartu eta hartutako guztia botatzeko, esperiometria antzeko zerbait egin behar izan genuen plastikozko botilekin. Arnas ariketa sakonak, beroketak,... Txalapartaren erritmoaz edo "Sarri-Sarri" abestiaren erritmoaz zantzoak nolakoak izan daitezkeen ere erakutsi zigun. Leon eta Mauriziaren grabazioak ere ez ziren falta izan. Hori bai, Samaniegoko Iñakiren ardoa izan genuen lagun, "mama gozoa, edando neukela beterik basoa, klink ..." Batzuek zahatotik nola edan ere bertan ikasi zuten.
Irakaslea eta hogeita hamaika lagun ibili gara ujugiak, zantzoak, irrintziak, ... botatzeko teknikak zabaltzen. Bigarren egunean, gehienok harrituta geratu ginen 14 segundokoak egiteraino heldu ginen-eta.

Sentitu zeuon paparrak nola betetzen diren.
Arnasa hartu eta bota, ...
Orain sabela bete behar duzue, ... Sentitu, sentitu.
Paparra, sabela, ... Horrela, horrela.
Amaiaren azalpenei denok adi. "Gure birikiek honela funtzionatzen dute ..."
Zahatotik edaten badakigu ala? Horretarako ere ikastaroa antolatu behar ote dugu ba!
Alfredok eta Imanolek badakite nola edan behar den.
Amaia, popa hori horrenbeste atera behar da edateko ala?
Bai ba, ikastaroaren azkenera arte egon zirenek "Irrintzi ikastaroa, hastapena" ziurtagiria jaso zuten.






Unibertsitatean "kreditoak" lortzeko balioko ote du gure ziurtagiriak?

1 comentario:

maite dijo...

nik ziurtagiria kuadroan sartu dot, badaezbada be. Han daukat egongelan leku egokian, datorrenak ikusteko. Halakorik edonork ez deko.